Eskuratu berriak

Hasiera: Azteazkena, 2008(e)ko Martxoaren 19a

Amaiera: Igandea, 2008(e)ko Urriaren 05a

Lekua: Iparra Aretoa

2003an, 2004an eta 2006an bezala, aurten ere Eskuratu berriak erakusketa egingo da ARTIUMen. Erakusketa hori erreferentziako erakusketatzat jotzen da jada zentro-museo honek antolatzen dituenen artean.

2003an, 2004an eta 2006an bezala, aurten ere Eskuratu berriak erakusketa egingo da ARTIUMen. Erakusketa hori erreferentziako erakusketatzat jotzen da jada zentro-museo honek antolatzen dituenen artean, Inguru hurbilak eta Gure Artea erakusketekin ere gertatzen den bezala. Erakusketa honek, inauguratu zenetik ARTIUMen filosofia izan denari jarraitzen dio, hain zuzen ere, bere ondarean hazkundea «nabari uztea» eta Bilduman berriki sartu diren eta programatutako erakusketen izaera dela eta oraindik ere erakutsi ahal izan ez diren lanak erakustea. Horrela, bada, ez da atzean tesi bat edo arrazoibide jakin bat duen erakusketa. Bere helburu bakarra, Bilduman sartu diren azken artelanen sorta bat erakustea da. Oraingo honetan 2006. urtearen azken aldean, 2007. urtean eta 2008ko lehendabiziko bi hilabeteetan eskuratu diren lanak biltzen ditu. Aldi horretan 71 artelan erosi dira, 38 gordailuz hartu dira, 2 emakida izan dira eta beste bat zergak ordaintzearen truke jaso da.

Hautatutako lanen artean aldi eta izaera desberdineko piezak daude eta ARTIUMek erosi eta eskuratzerakoan dituen irizpide batzuen eta besteen adibide dira. Alde batetik, Bildumarako garrantzitsuak diren artista batzuen presentzia osatzen ahalegintzen gara, Agustín Ibarrolarena, esate baterako, zeinaren berrogeita hamarretako eta hirurogeien hasierako bi margolan bikain erosi baitzaizkio Aragoiko familia bati, edota Manuel Millaresena, zeinaren marrazki bat erosi baita duela gutxi enkante-etxe baten bidez. Erosteko beste irizpide bat, nazioartean ezagunak diren artista garaikide garrantzitsuen lanak erostea da, oraingo honetan, Laurie Simmons, Andrés Serrano edota Vik Muniz artistenak. Azken horri, Leongo katedrala txokolatez margoturik ageri den argazki bat erosi zaio. Arte modu berriak eta bertako artista hasi berriak ere kontuan hartzen dira, eta horren adibide dira Zigor Urrutia, Bene Bergado edota Ángeles Agrela.

Funts horiek ARTIUMeko Iparra aretoan ikusgai dauden bitartean, Errep(l)ika-gaiak. Bilduma VII erakusketan, Hegoa aretoan, Bilduman duela gutxi sartu diren 37 artelan daude ikusgai (erakusketak dirauen bitartean lan horien txartelak gainerakoetatik bereiziko da, lan eskuratu berriak direla adierazteko).

Eskuratu berrien artean badira erakutsi ezin direnak, une honetan Bildumaren hainbat erakusketarekin bidaiatuz munduan zehar dabiltzalako, esate baterako Jorge Oteizaren lan bat Sao Paulon dago, eta Carlos Irijalbaren argazki bat, Tokion.

Ahalik eta lan gehien erakusteko asmoz, erakusketa honetan ez dira kontuan izan dagoeneko erakutsi diren lanak, 2007ko Maitatu, pentsatu eta eutsi. Bilduma VI erakusketan, esate baterako, eta ezta urritik aurrera egingo den Heroirik ez gehiago. Bilduma VIII erakusketan erakutsiko direnak ere

Laburbilduz, formatuari nahiz teknikari eta artisten jatorriari nahiz adinari dagokienez desberdinak diren lanen sorta zabal honek agerian uzten du Bildumaren bizitasuna.

Babeslea:

Eskuratu berriak
Iparra aretoa, 2008ko martxoaren 19tik urriaren 5era Komisarioa: Daniel Castillejo

Eskuratu berriak ARTIUMen ekoizpena da (Vitoria-Gasteiz)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand