ARTIUM Bilduma. Ekintza errealetan oinarrituta

Hasiera: Ostirala, 01 Urria 2010

Amaiera: Igandea, 04 Iraila 2011

Lekua: Hegoa aretoan

Ekintza errealetan oinarrituta izeneko erakusketan, ARTIUMek jasotako gure munduari buruzko ideien Bildumako lanak daude ikusgai.

Ekintza errealetan oinarrituta izeneko erakusketan, ARTIUMek jasotako gure munduari buruzko ideien Bildumako lanak daude ikusgai. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatzagu memoriaz betetako lanetan murgildurik, eta, horiei esker, proiektu honetan gutako bakoitzak gutxi-asko koherenteak diren diskurtsoak antolatu ahal izan ditu gure gaur egungo errealitateari buruz.
Erakusketa errealitatearen eta fikzioaren artean dagoen kontaketa da, eta, izenburuak adierazten duenez, pentsatzera gonbidatzen gaitu: benetako historia batean oinarritzen da ala... ez hainbeste? Errealitatea eta egia terminoak labainkorrak dira oso.
Proiektu hau gure errealitatearen aurpegi ugariei buruzkoa da, eta kontatzeko dokumentua, fikzioa, ipuina eta gure testuinguruari forma ematea eta azaltzea ahalbidetzen duten estrategia guztiak erabiltzeko beharraz dihardu. Alabaina, ez datza errealitatea bistaratzean edo atzematean soilik; aitzitik, errealitatea proiektatu eta bideragarri egin nahi du.
Aisia eta ikus-entzunezkoen industria handiak nonahiko egin direnean eta nola erlijioek hala ideologi handiek eduki sinbolikoak sortzeko gaitasuna galdu dutenean, arteak kontakizunerako irrikari eusten dio, estrategia ezberdinen arabera amesten, exorzizatzen, interpretatzen eta gure egunez eguneko errealitate maitearen egitura konplexu bihurtzen jarraitzeko.
Espazioa kateatutako 8 jazoeratan dago egituratuta, eta 90 lanetan barrena narrazio-estrategiak, interes tematikoak eta bildumaren historia bera txirikordatu dira. Erakusketa artista-koaderno txiki batekin hasten da. Horko marrazkiak, koadernoko orrialdeetatik askatuta, lagun izango ditugu ibilbidean zehar, norberaren zeharkaldia eraikitzen duenaren ikuspegitik.
Ametsean, kontuan edo traman oinarritutako estrategiak eta mintzairak tartekatzen dira, mundu paraleloak sortzea ahalbidetuz. Artista aipatzen da, historien kontatzaile gisa, jakintsu gisa eta mitoen narratzaile gisa, autoasetzetik gero eta urrunago. Mitoa gogoratzen da, narrazio infinituak artikulatzeko erreminta gisa. Distopia seinalatzen da, fantasien desengainuaren eta gure orainean dauden iraganeko proiektu utopikoen irudi gisa. Alde ilunean egiten du talka, non benetakoari beldurra adierazteko, humorea, mozorroa edo ozarkeria moduko estrategiak erabiltzen diren. Ikuslearen arreta aktibatu egiten da zentzumenak zalantzan jartzearen poderioz. Fikzioaren eta benetakoaren artean bat-etortzeak bilatzen dira, errealitatearen kontzeptuan gure zentzumenek izandako bizipenen eragina berriro planteatuta. Eta, azkenik, diskurtso modernoa berrikusten duten proposamenak jasotzen dira, estrategiak erabiliz egungo sistema krisian jartzen dutenak, eta jarrera politiko eta estetiko urratzaileak edo teknologia eguneroko dimentsiora berreskuratzea proposatzen dituztenak, jolasaren edo ingenioaren bidez, do-it-yourself diskurtsoaren pean.

ARTIUM Bilduma. Ekintza errealean oinarrituta

Hegoa aretoa, 2010eko urriaren 1etik 2011ko abuztuaren 28ra
Ekintza errealean oinarrituta ARTIUMek ekoitzi du (Vitoria-Gasteiz).
Jarduerak: Enrique Martínez Goikoetxearen hitzaldia: Ekintza errealetan oinarrituta, urriaren 26an, asteartea, 20:00etan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand