Presta ezazu bisita

Guk lagunduko dizugu bisita prestatzen, museoko egonaldiari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko informazio garrantzitsua bilduz.

Museoak hainbat neurri ezarri ditu instalazioen garbitasuna eta bisitarien segurtasuna bermatzeko.
Artium Museoak publiko guztien ardura eta ulermena espero ditu neurri sorta horrekin museoa COVID-19rik gabeko espazio gisa mantentzea lortzeko.

Artium Museoa, gune segurua 

Etorri aurretik

Komeni da ordutegia eta museora iristeko modurik onena zein diren jakitea. Ordutegiari dagokionez gogoan izan behar duzu museoak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabaltzen dituela ateak asteartetik ostiralera, eta larunbat, igande eta jaiegunetan etengabe dagoela zabalik 11:00etatik 20:00etara.

Bisita erreserbatzea eta sarrerak online erosi komenigarria da.

Tranbiaren geltokitik hamar minutuan iritsiko zara oinez Artium Museoara; gainera, lau autobus-lineak lotzen dute hiri osoarekin (L3 Betoño-Zumakadia, L4 Lakua-Mariturri, L8 Unibertsitatea eta L9 Gamarra-Zumakadia). Autobus horiek Frantzia kalean (sarrera nagusitik oso gertu) eta Herrandarren kalean (museoaren atzean) dituzte geralekuak. Vitoria-Gasteizko autobusen webgunean eta tranbiaren webgunean aurkituko duzu ibilbideei eta gainerakoei buruzko informazio gehiago. Azkenean autoz etortzea erabakitzen baduzu, gogoan izan Artium Museoan ondo-ondoan aparkaleku publiko bat dagoela.

Ikus nola iritsi orain zauden lekutik (Google Maps)

 

Zer gehiago ikusi Gasteizen, Araban eta Euskadin

Eskura dituzun kultura- eta turismo-baliabideei buruzko informazio gehiago izateko ikus ondoko webguneak: Araba Turismoa, Vitoria-Gasteiz Turismoa eta Euskadi Turismoa.

 

Sarrera

Museoaren bai kanpoko eta bai barruko sarrerak egokituta daude gurpil-aulkiekin sartzea errazteko.

Tarifa asko dauzkagu eta, beraz, erraz aurkituko duzu zuretzat egokiena. Gogoan izan, oro har, 14 urtez azpiko haurrek ez dutela sarrera ordaintzen eta ikasleek, pentsiodunek, 65 urtez gorkoek eta langabetuek nahi dutena eta ahal dutena besterik ez dutela ordaindu behar (Zuk nahi duzuna tarifa). Asteazkenero, bisitari guztiei ezartzen zaie Zuk nahi duzuna tarifa hori. Hemen aurkituko duzu sarreren prezioei buruzko informazio osoa.

 

Bisita

Gogoratu: COVID-19 prebentzio neurriak 

Arte eta kultura garaikideekin lotutako esperientziak proposatzen dizkizu beti Artium Museoak, bere erakusketa programarekin eta jarduera-agendarekin lotutakoak, batik bat.

Interesgarria litzateke museoaren arkitekturari buruz ere zertxobait gehiago ezagutzea. Izan ere, museo honen espazio gehienak lur-zoruaren azpian daude, soto-museo bat da. Jakin ezazu gehiago eraikinari eta bertan modu iraunkorrean ikusgai dauden artelanei buruz.

Bisita gidatuak dira museoa eta erakusketak ezagutzeko eta arte garaikidearen sekretuetan barneratzeko bitarteko onenak. Artium Museoak LORATEGITIK programa eskaintzen du, doako bisita gidatuak egiteko asteazken, larunbat eta igandeetan. Kontsultatu denboraldi honetako programa webguneko jardueren atalean.

Bisita zure kabuz egin nahiago baduzu, onlineko bitartekaritza-tresna ugari dituzu: esku-paperak, audiogidak, eta jarduera-agendak, gailu mugikorrean, QR kodeen bidez sartzeaz. Guztiak museoaren txartel-leihatilan eska ditzakezu. Laburpen-bideoak ere badituzu aretoetan bertan edota Vimeoko gure kanalean, eta, askotan, baita testuak ere, erakusketa-aretoetako hormetan, erakusketa bakoitzaren atal batzuk eta besteak beren testuinguruan kokatzeko.

Museoan gune asko dago bisitan zehar atseden hartzeko, batez ere haur txikiekin bazatoz. Eta eguraldia ona denean, leku berezi eta desberdina: Artium Museoko lorategia. Galdetu museoko langileei atsedenleku horiek non dauden.

 

Artium Museoaren bisita egiterakoan kontuan izan, mesedez

Artelanak ez dira ukitu behar, ondo gorde nahi baditugu.

Baimena duzu argazkiak egiteko edota bideoz grabatzeko, flashik, fokurik eta/edo tripoderik erabili gabe, emaitza zure erabilera hutserako baldin bada. Baina ez ahaztu artelanak jabetza intelektualaren arauek babesturik daudela.

Ikusmen arazoak dituzten pertsonak zakur-gidariekin sar daitezke museoan. Gainerako animaliak kanpoan geratuko dira.

Haurrak oso ongi etorriak dira Artium Museora. Dena dela, heldu baten zaintzapean ibiliko dira beti. Museoak haurrei zuzendutako jarduera bereziak antolatzen ditu askotan. Galdetu leihatilan.

Mesedez, ez sartu janaririk ez edaririk erakusketa aretoetan.

Zure eta besteen osasunarengatik, eta baita legeak hala agintzen duelako ere, mesedez: ez erre Artium Museoaren zauden bitartean.

Museoak kontsignak ditu nahi dituzun objektuak edo haien dimentsio eta ezaugarriengatik  erakusketa aretoetara ezin direzenak sartu, ipini ahal izateko. Haien neurriak honako hauek dira:70 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 27 cm. zabalera; 32 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 27 cm. zabalera; 32 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 54 cm. zabalera.

Artium Museoak laguntza eskatzen dizu, denon artean ahalik eta gehien goza dezagun museoko egonaldiaz: saia zaitez gainerako bisitariei ez eragozten eta itzali eskuko telefonoa erakusketa aretoetan sartzean.

Zalantzarik baduzu, galdetu aretoetako langileei. Pozik erantzungo dizute.

Gogoan izan, azkenik, Artium Museoaren jarduera eta erakusketei buruzko informazio osoa izan dezakezula une oro gizarte sareetan (Facebook-en, Twitter-en, Instagram-en, Youtube-n eta Vimeo-n aurkituko gaituzu, besteak beste), webgune honetan edota posta elektroniko bidezko hamabosteroko gure newsletter-aren harpide eginda.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand