Harremanetarako

Zuzendaria

Emaila:
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Telefonoa:
945209017
Informazio gehigarria:

2018ko abendutik aurrera Artiumen zuzendaria.

Lehiaketa bidez eta Arabako Artium Fundazioaren Patronatuaren kideen eta Adituen Aholku Batzordearen (ondokoek osatua: Lourdes Fernández andrea, Natxo Rodríguez jauna eta Miguel Zugaza jauna) aho bateko erabakiz hautatua.

Prestakuntza akademikoa eta ibilbide profesionala.

Artearen Historian (1999) eta Arte Ederretan (1998) lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna (2003) unibertsitate berean.

Narrazio historikoen eta hizkuntza artistiko garaikideen eraikuntzaren ingurukoak dira bere ikerketa-esparru nagusiak.

Bere ibilbide profesionalean bi adar bereizezinak nabarmentzen dira: hitzaldi eta argitalpenekin lotutakoa, batetik, eta arte garaikidearen komisariotzari eta batzorde espezializatuetan parte hartzeari dagokiona, bestetik.

1. Hitzaldiak, argitalpenak eta edizio-lana

Aipatutako ikerketa-esparruetako espezializazioa dela eta, hitzaldi ugari eman du zentro eta erakunde askotan, hala nola, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean (Madril), UNIA Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean (Sevilla), Círculo de Bellas Artes-en (Madril) eta Moderna Galerija-n (Ljubljana), esate baterako. Gainera, aldizkari eta argitalpen espezializatuetan argitaratutako artikulu eta saiakera corpus zabala garatu du; ildo horretan aipatzekoak dira Concreta, Carta (MNCARSen gogoeta eta eztabaidarako aldizkaria), Desacuerdos. Sobre Arte, políticas y esfera pública en el Estado español eta Espainiako Bankuaren Bildumaren Catálogo razonado delakoa. Sarritan idazten du, orobat, artisten katalogo eta liburuetarako.

Argitalpen monografiko askoren editorea ere izan da, Julia Spínola (Centro de Arte Dos de Mayo, Madril 2017) eta María Luisa Fernández (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2015) artistei buruzkoenak, esate baterako, eta Itziar Okariz (Tabakalera, Centro de Arte Dos de Mayo eta Kunsthalle Baseland) eta Asier Mendizabal (Arte y Mecenazgo Saria, La Caixa Fundazioa) artistei buruzkoak prestatzen ari da.

The Long 1980s. Constellations of Art, Politics and Identity (Valiz-L'Internationale, Amsterdam) argitalpenaren editore-taldearen parte ere izan da; eta azkenik, Helga de Alvear Fundazioak (Cáceres), La Casa Encendida-k (Madril) eta MACUFek (Coruña) bultzatutako Arte Español Contemporáneo proiektuaren batzorde zientifiko eta editorialaren kide.

2. Arte-komisariotza eta batzorde espezializatuetan parte hartzea

Taldeko eta bakarkako erakusketa askoren komisarioa izan da (Itziar Okariz, Julia Spínola, María Luisa Fernández, Susan Hiller, Erlea Maneros Zabala, Juan Luis Moraza eta Néstor Sanmiguel Diest artistena, besteak beste), nazioko eta nazioarteko espazio eta erakundeetan antolatuak (MARCO (Vigo), MUSAC (León), Azkuna Zentroa (Bilbo), KGNZ Tabakalera (Donostia/San Sebastián), Centro de Arte Dos de Mayo (Móstoles), castillocorrales (Paris), Sculpture Center (New York) eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril)).

MNCARSen Museoaren arte garaikideko funtsen azterketarako erakusketen komisarioa izan da Manuel Borja-Villel zuzendariarekin eta Rosario Peiró Museoko bildumen buruarekin batera. Bi izan dira erakusketa horiek: Ficciones y territorios. Arte para pensar la nueva razón del mundo (2016-2017) eta Mínima resistencia. Entre el tardomodernismo y la globalización. Prácticas artísticas en las décadas de los años 80 y 90 (2013-2014).

2007-2011 bitartean Montehermoso Kulturunearen (Vitoria-Gasteiz) komisario-burua izan zen, sexuen arteko berdintasun-politikak artearen, pentsamenduaren eta kultura garaikidearen esparruetan ezartzeko proiektu aitzindaria. Proiektu horren barruan zuzendu zituen programen artean Artea eta ikerketa dago, zeinean Euskal Herriko eta estatuko ekoizpen artistikoa nazioartekoarekin elkarrizketan jarri baitzen.

Testuinguru garaikidea sortzeko EREMUAK programa irekiaren Batzorde teknikoaren kide izan da (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren (2011 – 2014) eta Kulturaren Euskal Kontseiluaren (2014-2017) mende). Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kidea eta Etxepare Institutuko ez-karguagatiko kidea.

Sar nazazu zure kontaktuen zerrendan (vCard)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand