Argitalpen hau Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak - Artium Museoak 2022ko azaroan antolatutako Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen XI. Topaketen esparruan burutu da. Edizio honetan museoetako eta ondare- erakundeetako artxiboen eta dokumentu-funtsen gaia jorratu da.
Edizio honetan, besteak beste, ondare-zentroetako proiektuak garatzeari, artxibo eta bilduma berezien kudeaketari, informaziorako sarbide integralari eta dokumentu-funtsetako genero ikuspegiari heldu zaie.
Parte hartzaileak:
Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegi eta Dokumentazioaren arduraduna; Olimpia López Rodríguez. Galiziako Xuntako Artxiboetako Goi Mailako Fakultatiboa; Albert Díaz Mota. Dokumentazio Zentroaren burua. Bartzelonako Museu del Disseny; María José Balcells. Dokumentu-funts historikoen arduraduna. Bartzelonako Museu del Disseny; Alicia Pastrana García. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Bilduma Digitalen Arloko burua; Nausica Sánchez. Hezkuntza- eta Ikerketa-arduraduna – Chillida Leku museoa; Ixiar Iturzaeta. Artxiboaren eta Liburutegiaren arduraduna - Chillida Leku museoa; Andra Darlington (online). Bilduma Berezien Kudeaketako burua, Getty Ikerketa Institutua; Ana Martí Testón. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta REMED Museoen eta Estrategia Digitalen Sarearen zuzendaria; Yolanda Cardito Rollán. Pradoko Museo Nazionalaren Artxiboko kudeaketa-teknikaria; Laura Pelayo González. Artearen Historian eta Teorian doktorea, Reina Sofía Museoko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko liburutegi-fakultatiboa; Jose Antonio Sainz Varela. Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren burua; Silvia Rodríguez. Dokumentazioaren eta Inbentarioaren arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua; Irene Cardaba. Zaharberritze eta kontserbazio-arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua; Pilar Cuerva Castillo. Museu Nacional d 'Art de Catalunyako Ikerketa eta Ezagutza Zentroaren (CREC) burua
Liburu honek 2019an eta 2021ean Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan-Artium Museoan emandako Begirada Feminista ikastaroko hitzaldiak biltzen ditu.
Argitalpen hau Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium museoaren euskal emakume artisten, praktika artistikoen eta artearen teoria feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak antolatutako ekintzei loturik argitaratu da. Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa arte eta pentsamendu feministan espezializatutako gunea da, euskal emakume artisten eta rakundearen programekin eta bildumarekin lotutako emakume artisten lanak ikertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa eratua.
Testuak: Xabier Arakistain, Monica Bonvicini, Anna Caballé, Mari Chordà, Erreakzioa (Azucena Vieites y Estíbaliz Sádaba), Carmen Gaitán Salinas, Gema Intxausti, Elke Krasny, Lourdes Méndez, Elena Mendizabal, Lara Perry, Rosa Rius, Amy Tobin, Giovanna Zapperi.
Diseinua: Habemus
© 2025 Artium Museoa.