Julia Spínolaren erakusketaren izenburua osatzen duten hiru hitzak erakusketa osatzen duten piezak zeharkatzen dituzten —edo, hobeto esanda, mamitzen dituzten, espazio baten barruan eta haien parte den leku batean sortarazten dituzten— kezka eta desioen adierazgarri dira.

Informazio gehiago Julia Spínolaren erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Zinemagileak Lizason 80. hamarkadan Arco Iris komunitatea hartu zuen komentura hurbiltzen dira, beren amen testigantzek erakarrita, frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta garai berri honetako erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, komunitatetik igaro baitziren.

Informazio gehiago Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Black Place erakusketak Jutta Koether artistaren hiru hamarkada baino gehiagoko lana biltzen du Artium Museoan

Informazio gehiago erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoaren erakusketa honek Ivan Zulueta (Donostia, 1943-2009) euskal zinemagilearen irudiari eta lanari buruzko hurbilketa bat proposatzen du

Informazio gehiago erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Esther Ferrerrek bere 'Números primos' obrari buruz hitz egin du, laster Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoko plazan zaharberrituko eta instalatuko dena.

Publicado en Multimedia

Eliza katolikoak baztertzen zituenentzako (suizidak, bataioa jaso aurretik hildako haurtxoak, fusilatuak, ateoak, bidezkoak, protestanteak) ehorzketa leku gisa balio izan duten lekuak erretratatu ditu Clamor bere azken filmean, Edurne Rubio Barredok. Burgosko probintziaren historiari begira, eskualde hori markatu duten gertaera eta prozesu historikoek zeharkatutako istorio pertsonalak bildu ditu Rubiok. Leku horien egungo egoerak erakusten du batera daudela bizitza eta heriotza eta hainbat espezie elkarrekin bizi direla lurralde barruan, eta zalantzan jartzen du erakunde jakin batzuek sakratuarekiko duten monopolioa.

Informazio gehiago Edurne Rubioren erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Néstor Sanmiguel Diesten (Zaragoza, 1949) obrari eskainitako erakusketa honek laurogeiko hamarkadaren amaieratik hasi eta gaur egunera arteko ekoizpena lantzen du. Ohiko atzera begirako erakusketa gisa egituratu ordez, haren ibilbideko une batzuetan eta besteetan gauzatutako lan sortak zabaltzen ditu, eta bere burua «lantegiko artista» gisa definitzen duen egile honen praktikan murgiltzeko aukera ematen duen ibilbide bat marrazten du.

Informazio gehiago Néstor Sanmiguel Diest-en erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Artista eta aktibista feminista eslovakiarraren lanari eskainitako lehen erakusketa Espainiako estatuko erakunde batean. Artistaren azken argazki, collage eta bideo-lanak, izaera historikokoak, biltzen dira bertan. Erakusketa honen esparruan, Anna Daučíkovák Zbyněk Baladrán artistari proiektu berri bat prestatzen laguntzeko proposatzen dio, Daučíkováren beraren aurreko lanak baliatuz eta haiei beste esanahi bat emanez.

Informazio gehiago Anna Daučíkováren erakusketaren inguruan

Publicado en Multimedia

Artium Museoak Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua martxan jarriko du, solasaldi-ziklo baten bidez, zeinetan parte hartuko baitute egilearen lanaren hurbileko zenbait profesional eta artistak, askotariko ikuspegi, bitartekaritza eta testuinguru biltzeko xedez.

Enrique Martínez Goikoetxearen, Emilio Ruiz de Arkauteren eta Fernando Illanaren eskutik

Publicado en Multimedia
2. orrialdea (guztira 4)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand