Mari Puri Herreroren (bilbo, 1942) obrari buruzko ordubeteko lan dokumentala, Artium Museoak, EITBk eta Begira Produkzioak ekoiztetxeak partekatutako lantalde batek ekoitzia.
Kolaboratzailea:
![]()
Ikus-entzunezko zuzendaritza / Errealizazioa
Larraitz Zuazo
Edukien zuzendaritza / Komisariatza
Elena Roseras
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa
Edukien garapena eta elkarrizketak
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa
Gidoia
Naia Arantzamendi, Artium Museoaren laguntzarekin
Off ahotsa
Uxue Alberdi
Esther Ferrer-en (Donostia, 1937) obrari buruzko ordubeteko lan dokumentala, Artium Museoak, EITBk eta Begira Produkzioak ekoiztetxeak partekatutako lantalde batek ekoitzia.
Kolaboratzailea:
![]()
Ikus-entzunezko zuzendaritza / Errealizazioa
Larraitz Zuazo
Eduki-zuzendaritza
Elena Roseras
Eduki garapena eta elkarrizketak
Beatriz Herráez
Beatriz Martinez Hijazo
Elena Roseras
Larraitz Zuazo
Gidoia
Beatriz Martinez HIjazo
Naia Arantzamendi
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa
Off ahotsa
Marina Suarez
Erakusketa honek modu kritikoan eta espekulatiboan aztertzen du mugimendudun irudiak bestetasunaren (modernitatetik eratorritako gailu epistemologiko osoa oinarri hartuta Mendebaldetik eraiki eta definitua) kontakizunaren eta irudikapenaren eraikuntzan duen papera, zinema etnografikoaren askotariko tradizioa osatu zuena.
Erakusketa-proiektua osatzen duten lanek askotan deseraiki egiten dituzte finkatutako metodologiak edo zalantzan jartzen dituzte irudiak ekoizteko teknologiak, baina kamera autoirudikapenaren zerbitzura jartzen dute orobat.
Lurrak ez du jaberik izango jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington K. B., 1978) lanen ikuspegi bat da. Erakusketaren muina Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza dokumental saila da. Bertan Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen den ikertzen du Arsaniosek.
Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei eskaini dizkien erakusketen hirugarren eta azken kapitulua da, Arteleku prestakuntza- eta ekoizpen-zentroaren aurreneko hamabost urteak ardatz dituena
Irudiari aurre egitea Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile belgikarrari eskainitako erakusketa da, Claire Atherton haren ohiko kolaboratzaileak komisariatua. Erakusketan Akermanek hainbat urtetan Athertonekin elkarlanean sortutako zinema-instalazioak aztertuko dira, hiru dimentsioko espazio batean mugimenduan dagoen irudiaren dimentsio sekuentziala hedatuz.
Erakusketa honetan Inés Medina (Caceres, 1950) artistaren ikerketa plastikoa aurkezten da, hasi haren lehen esperimentazio monokromoetatik, 1978an eginak, eta 90eko hamarkadaren erdialdera arte. Sailka antolatutako proiektu honek artistaren ibilbidearen lehen bi hamarkadak hartzen ditu, abstrakzio geometrikoan eta ordenagailuaren erabileran —irudien neurketari eta sorkuntzari buruzko ikerketan— oinarrituak.
Javier Pérezek artelana eta haren zaharberrirtzearen prozesuaren inguruan
Egilea: Óscar Vincentelli
Bideo honek, time lapse teknikaren bidez, obra zaharberritzeko eta garbitzeko prozesua erakusten du.
Egileak: Quintas Fotógrafos
Joxerra Melguizoren (Vitoria-Gasteiz, 1968) lanari eskainitako erakusketa honek artistaren azken hamar urteetako lana biltzen du. Ekoizpen honek prozesuaren ideian jartzen du arreta, eta lantegiko eguneroko lanak utzitako arrastoa eta marrazkiaren, lerroaren, kolorearen bidez egiteko eta pentsatzeko moduak ditu erakusgai.
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online