Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 30etik azaroaren 30era arte Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Josu bilbaoren h erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Isabel de Naverán, Catalina Lozano
Diseinua: Maite Zabaleta

 

Argitalpena jaitsi

Argitalpena eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 30etik urriaren 19ra arte Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Claire Atherton, Valentín Roma, Beatriz Herráez
Diseinua: Maite Zabaleta

 

Argitalpena jaitsi

Argitalpena eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Fenando Golvano komisariatutako Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea erakusketaren barruan editatuta. Erakusketa Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) bildumaren erakusketaren azterketa-kasu bat da, ikusgai 2025eko martxoaren 2tik aurrera.

Testua: Fernando Golvano
Diseinua: Gorka Eizagirre

 

Liburuxka (pdf)

Argitalpena eskatu

 

Publicado en Artium Argitalpenak

Bilduma, ikusgai programaren barruan editatuta, museoaren bildumako funtsen txandakatzea. Aukeraketa hau A1 aretoan ikusi ahal izan zen 2025eko otsailaren 21etik apirilaren 27ra.

Diseinua: Gorka Eizagirre

 

Liburuxka (pdf)

Argitalpena eskatu

 

Publicado en Artium Argitalpenak

Ibon Aranberri. Vista Parcial eta Ibon Aranberri. Entresaka erakusketak direla eta argitaratutako katalogoa. Komisariotza proiektua bi egoitza ezberdinetan garatu zen: bata Madrilen, Reina Sofia Museoan eta bestea Gasteizen, Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan.

Ibon Aranberri. Vista Parcial
Palacio de Velázquez, Reina Sofía Museoa (Madril)
2023ko azaroaren 29tik 2024ko martxoaren 11ra

Ibon Aranberri. Entresaka
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa (Vitoria-Gasteiz)
2024ko apirilaren 26tik irailaren 29ra 

Testuak: Ruth Noack, Shep Steiner eta Miren Jaio
Diseinua: Filiep Tacq

Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíarekin batera editatua.

 

Eskatu argitalpen hau 

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 28tik ekainaren 1era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Inés Medina. Ikerketa analitiko-plastikoa. 1978 -1995 erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: Sara Abisambra Borrero
Diseinua: Azul Prusia

 

Argitalpena jaitsi 

Argitalpena eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean   

 

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zortzigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.

Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.  

Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta

 

Urtarrilaren 9an
La teoría del todo. James Marsh, 2014. 123 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Arantzazu García Lekue, Ikerbasqueko ikertzailea DIPCn.

Stephen Hawking astrofisikariaren eta bere lehen emaztearen arteko harremanean oinarritzen da pelikula (25 urte iraun zuen ezkontzak), eta zientzialariari eragiten zion gaixotasun degeneratiboaren aurkako bien borroka azpimarratzen du bereziki. 


Urtarrilaren 16an
Denboraren makina. George Pal, 1960. 103 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)

Aurkezlea: María Navarro Gastiasoro, DIPC-eko fisikaria.

Ingalaterra, 1899. Zientzialari batek makina bat sortu du denboran zehar bidaiatzeko. Harekin, II. Mundu Gerrara joango da, 1966an holokausto nuklear batetik bizirik aterako da, eta 802.701. urtean zibilizazio bat aurkituko du uste zuen bezain idilikoa ez dena.


Urtarrilaren 23an
Vincere. Marco Bellocchio, 2009. 128 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Antonio Rivera, Historia Garaikideko katedraduna UPV/EHUko Letren Fakultatean.

XX. mendearen hasiera. Benito Mussolini gazte iraultzaile sozialistak Ida Dalser ezagutzen du, bera bezain grinatsua den emakume bat, eta Idak Benitoren borroka politikoa babestuko du, baita hark sozialismoa faxismoarekin ordezten duenean ere.


Urtarrilaren 30ean
High Life. Claire Denis, 2018. 110 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzaile iraunkorra

Espazio sakoneko espazio-ontzi batean, bizirik eusten diote gizon batek eta haren alabak. Zulo beltz bat helburu duen misio batean hiltzera kondenatutako talde batetik bizirik atera diren bakarrak dira biak.


Otsailaren 6an
The Deep. Baltasar Kormákur, 2012. 95 min (islandiarra, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Biologian doktorea eta Fisiologian katedraduna UPV/EHUn (egungo Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua).

1984an arrantzale-ontzi bat hondoratu zen Islandiako Ipar itsasoko uretan, negu gorrian. Inork ezingo zukeen tenperatura horietatik bizirik irten, baina, gizon batek lortu zuen.


Otsailaren 13an
El teorema de Marguerite. Anne Novion, 2024. 113 min (frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Ainhize Barrainkua, fisikaria eta ingeniari elektronikoa UPV/EHUn, doktoregaia Basque Center for Applied Mathematics-en (BCAM).

Marguerite Lyongo Goi Eskola ospetsuko matematikako ikasle bikaina da. Dena ezin hobeto doala dirudi bere tesiaren aurkezpena prestatzen ari den bitartean, baina egun garrantzitsuenean egindako akats txiki batek amildegiaren ertzera eramango du.

(Emakumeak Zientzian ekimenarekin elkarlanean antolatutako proiekzioa)


Otsailaren 20an
Frankenstein. James Whale, 1931. 71 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
La novia de Frankenstein. James Whale, 1935. 75 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Fernando Cossío, Kimika Organikoa I Saileko katedraduna eta Ikerbasqueko egungo zuzendari zientifikoa.

Henry von Frankenstein doktoreak esperimentu ilun bati ekin dio: gorpu-zatiak erabiliz, gizaki berri bat eraikitzea. Gauez hilerrietara joaten da, gorpuetatik behar dituen zatiak erauzteko. Ondoren, Praetorius doktore gaiztoak munstroarentzako neskalagun bat sortzea proposatu dio zientzialariari.


Otsailaren 27an
Las confesiones del Doctor Sachs. Michel Deville, 1999. 107 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Rafael Rotaeche, Gipuzkoako Ikerketa, Lehen Mailako Arreta eta ESIen Unitateko arduraduna (ISS Biogipuzkoa).

Bruno Sachs herri txiki bateko medikua da, eta mota guztietako gaixotasunak artatzen ditu kontsultan, baita gaixotasun psikologikoak ere. Herrian beste mediku bat besterik ez dago, bera baino zaharragoa, eta Sachsek paziente batzuk bidaltzen dizkio.


Martxoaren 6an
Erin Brockovich. Steven Soderbergh, 2000. 131 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Miren Cajaraville, Biologia Zelularreko katedraduna.

Erin Brockovich ama ezkongabea da, eta lanpostu bat lortu du abokatu-bulego txiki batean. Egun batean, gaixotasun susmagarri bat duten bezero batzuen kasu bitxia bere kabuz ikertzea erabakiko du.


Martxoaren 13an
The Thing. John Carpenter, 1982. 105 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Xabier Lopez, químico y catedrático de la UPV/EHU.

Antartikako estazio esperimental batean, AEBko zientzialarieta ikertzaile-talde batek ikusi du helikoptero norvegiar batek txakur bati tiro egiten diola kanpamentu nagusian.


Martxoaren 20an
La batalla del agua. Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948. 98 min (frantsesa eta norvegia, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Daniel Sánchez Portal, Fisikan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Norvegia, Bigarren Mundu Gerra. Komando batek Rjukaneko ur astunaren ekoizpen-instalazioa saboteatu behar du, Norvegiako erdialdean. Izan ere, instalazio horren helburua zen bonba atomikoa egiteko ezinbesteko elementu bat lortzea nazientzat.


Martxoaren 27an
Dena batera leku guztietan. Daniel Kwan, Daniel Scheinert, 2022. 139 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)

Aurkezlea: Idoia García de Gurtubay, UPV/EHUn Kondentsatutako Materiaren Fisikan doktorea. 

Dimentsio arteko haustura batek errealitatea aldatzen duenean, Evelyn, Estatu Batuetan bizi den etorkin txinatar bat, abentura basati batean murgilduko da, eta bera izango da mundua salba dezakeen bakarra.

  

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand