Urriaren 18an Joxerra Melguizori (Vitoria-Gasteiz, 1968) eskainitako erakusketa bat aurkeztuko du Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa.

Erakusketa honek prozesuan, egiteko beharrean oinarritzen den lan baten emaitza erakusten du, Oteizaren esaldi honetan: «artea bizi nahi duen baina ez dakien batentzat da».

Ibilbide horretarako, Melguizok marrazkia eta pintura berreskuratu ditu egunkari pertsonal bat egitearekin zerikusia duen eguneroko prozesu batean. Egunerokoaren hondarraren eta arrastoaren itxura hartzen duen ekoizpena.

Publicado en Erakusketak

Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 10etik irailaren 22ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Néstor Basterretxea. Artxiboa erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Peio Aguirre, Matías Fajn y Elena Roseras

Diseinua: Maite Zabaleta

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpena eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 26tik irailaren 29ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Patricia Dauder artistaren Unform erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: Juan de Nieves

Diseinua: Ariadna Serrahima

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpena eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoko txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoko txartel-leihatilan eta webgunean   

Apiriletik ekainera bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko diren hamabi film berrikustera eta ezagutzera gonbidatuko gaitu.

Lyongo Lumière Institutuarekin izaniko lankidetza arrakastatsuaren ondotik —elkarlan horren emaitza izan dira azken bi urteetan antolaturiko Lumière Saioak—, Filmategiak hamabi titulu jo ditu begiz; haietako batzuk aski ezagunak, eta beste batzuk, berriz, oraindik esploratzeke daudenak.

Programa osoa (pdf) Sarreren salmenta

 

PROGRAMA

Apirilaren 11n, osteguna, 19:00etan

Tiempos modernos / Garai modernoak. Charles Chaplin, 1936. 89 min’. EN. Azpitituluak: EU + ES

Metalurgiako langile bat erotu egingo da egiten duen lan mekanikoaren ondorioz. Osatzen denean, atxilotu egingo dute manifestazio batean —nahi gabe— parte hartzeagatik, eta kartzelan matxinada bat kontrolatzen lagunduko du, hori ere nahi gabe. Ondorioz, aske utziko dute. Azkenean, urrundu egingo da, kalean ezagutu duen umezurtz baten eskutik.

Chaplinen azken film mutua, haren lan onenetako bat, zaharberritu da. Bolognako Cinetecan zaharberritu dute, eta aipagarria da jatorrizko soinu-banda ere berreskuratu dutela; horri esker, Chaplin bikainak asmatu zuen bezala ikus dezakegu filma.

 

Apirilaren 18an, osteguna, 19:00etan

Not a Pretty Picture. Martha Coolidge, 1976. 83 min. EN. Azpitituluak: ES

Dokumentalaren eta narrazioaren arteko eremu hibrido batean mugitzen da filma. Zuzendariak berak jasan zuen bortxaketa baten berreraikuntza autobiografikoa da. Bertan, kamerak galderak egiten ditu eta, beteak beste, egoerak, sentimenduak eta arrazoiak deskribatzen ditu.

Orain arte aurkitzen zaila izan den harribitxi hau Academy Film Archivek eta The Film Foundationek zaharberritu dute azkenik, 4K-n.

 

Apirilaren 25ean, osteguna, 19:00etan

Las órdenes. Michel Brault, 1974. 109 min. FR. Azpitituluak: ES

Bi politikari ospetsu bahitu ondoren, 1970eko urrian gerra-legea ezarri zen Kanadan. Lege horrek eragin zuen salbuespen-egoeraren ondorioz, 450 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten, haien aurkako inolako kargurik gabe. “Aginduak” ziren.

Hamaika sari jaso dituen film honek 50 urte beteko ditu aurten. Beste sari batzuen artean, Cannesko zinema-jaialdiaren 1975eko edizioko zuzendari onenarena partekatu zuen Costa-Gavrasekin. Quebeceko zinematografiaren ezinbesteko izenburua da, eta haren bertsio zaharberritua Cinémathèque québécoiseren lankidetzari esker proiektatuko da.

 

Maiatzaren 2an, osteguna, 19:00etan

El desconocido de Shandigor. Jean-Louis Roy, 1967. 90 min. FR. Azpitituluak: ES

Zientzialari batek arma nuklearren ondorioak ezeztatzeko gai den metodo bat asmatuko du. Sekretua gorde nahian, babesleku batean bakartuko da alabarekin eta laguntzaile batekin. Hainbat herrialdetako zerbitzu sekretuak haren arrastoaren atzetik dabiltza ordea, halako arma baliotsua eraikitzeko formula eskuratu nahian.

Suitzako Zinematekak berriki egindako zaharberritze-lanari esker iritsi zaigun perla bitxi bat.

 

Maiatzaren 9an, osteguna, 19:00etan

Esa pareja feliz. Juan A. Bardem, Luis G. Berlanga, 1951. 90 min. ES

Bikote ezkonberri xume batek xaboi-marka batek babestutako lehiaketa bat irabazi du. Ondorioz, “bikote zoriontsu” izendatuko dute, eta egun batez opariak eta gonbidapenak jasoko dituzte biek beste enpresa batzuen eskutik. Baina senarrak bi arazo konpondu behar ditu egun horretan bertan, huts egin gabe. Emazteak, baina, ez du haien berri.

Espainiako Filmategiaren laguntzari esker proiektatuko da bertsio zaharberritua.

 

Maiatzaren 16an, osteguna, 19:00etan

Begiluzea (El fotógrafo del pánico). Michael Powell, 1960. 109 min. EN. Azpitituluak: EU

Aitak haurtzaroan berarekin egin zituen esperimentuen ondorioz burua galduta, argazkilari batek bere biktimak erretratatzeko beharra sentitzen du haiek hiltzen ari den unean, laztura eta muturreko izua jaso nahi baititu irudietan.

The Film Foundationek eta BFI National Archivek zaharberritu dute. Hona filmari buruz Scorsesek esandako hitzak: "itsugarriki ederra da; shock bat sistemarentzat, eta argi eta zuhur erakusten du artea egiteak dakarren arriskua".

 

Maiatzaren 23an, osteguna, 19:00etan

Burdinazko gurutzea (La cruz de hierro). Sam Peckinpah, 1977. 132 min. EN. Azpitituluak: EU


Bigarren Mundu Gerra, sobietar frontea. Alemaniar pelotoi batek sobietar armada boteretsuari aurre egin behar dio. Tartean, pelotoiaren buruzagi den sarjentu errespetatu eta zaildua, eta akademia militarretik atera berri den kapitain hasiberri eta buruarina, zeinaren helburu bakarra loria erdiestea baita.

Estreinaldiaren ondoren, Orson Wellesek telegrama bat bidali zion Peckinpahri filma goraipatzeko eta gerraren aurka inoiz ikusi zuen lanik onena zela esateko.

 

Maiatzaren 30ean, osteguna, 19:00etan

Arrisku-klase guztiak. Claude Sautet, 1960. 107 min. FR. Azpitituluak: EU

Kriminal ezagun batek Italiatik Frantziara ihes egingo du, beste gaizkile batek lagunduta, bere gain dagoen heriotza-zigorra saihesteko. Hala ere, dena hankaz gora jarriko da bi herrialdeen arteko mugan gertaturiko tiroketa baten ondorioz.

Hau da Donostia Zinemaldiak Claude Sautet zuzendari frantsesari 2022an eskaini zion atzera begirakoan proiektatu ezin izan zen film bakarra. Jose Giovanniren eleberri batean oinarritua, Delerueren musika eta bi protagonista erraldoi ditu: Ventura eta Belmondo.

 

Ekainaren 6an, osteguna, 19:00etan

Carta de amor. Kinuyo Tanaka, 1953. 98 min. JP. Azpitituluak: ES

II. Mundu Gerra amaitu eta bost urtera, gizon batek lan berri bat aurkitzea lortuko du: beste batzuentzat maitasun-gutunak idaztea. Guztia korapilatuko zaio bere bizitzan aspaldiko neska-lagun bat agertzen denean, gerra-garaiei lotutako iragan ilun bat duena.

Tanaka Japoniako zinemaren izen esanguratsua da. Filma 1954ko Cannesko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta Toho Co Ltd-k zaharberritu du, 4K kalitatean, jatorrizko negatibotik abiatuta.

 

Ekainaren 13an, osteguna, 19:00etan

El apartamento. Billy Wilder, 1960. 125 min. EN. Azpitituluak: ES

C. C. Baxter bulegari ilun bat da, eta tarteka bere apartamentua uzten die bulegoko nagusiei maitasun-hitzorduetarako. Horrela, haien konfiantza irabazi nahi du, eta enpresan gora egin. Baina gauzak aldatu egingo dira igogailuzain batekin —nagusietako baten maitalea— maitemintzen denean bulegaria.

Luis Alegrek honako hau esan zuen filmari buruz: “El apartamento filmari diodan maitasunak sinetsarazten dit filma maisulanetan maisulan handiena dela (...), oreka miresgarrian nahasten baititu honako elementu hauek: sakontasuna eta arintasuna, alaitasuna, tristura eta malenkonia, agresibitatea eta samurtasuna, erromantizismoa eta ironia, poesia eta zinismoa, drama, tragedia eta komedia".

 

Ekainaren 20an, osteguna, 19:00etan

Sur. Fernando E. Solanas, 1988. 127 min. ES

Argentina, 1983. Diktadura militarra erori ondoren, gizon bat kartzelatik atera da. Aurreko bizitza eta familia berreskuratzen saiatuko da, baina gauzak asko aldatu dira. Emazteak eta biek aurrekora itzuli nahi dute, hein batean behintzat, baina, aldi berean, itxaropena gailenduko den etorkizun bat asmatzeko beharra dute.

Solanasek honela definitu zuen bere filma: “bizitzari eskainitako kantu bat, itzulera baten istorioaren metaforaren bidez. Autore baten itzulera. Bikote batena. Herrialde batena”. Argentinako zinema.

 

Ekainaren 27an, osteguna, 19:00etan

Adiós, Querida. Raymond Bernard, 1946. 115 min. FR. Azpitituluak: ES

Gizon dirudun bat jabegai aberats batekin ezkontzera behartu nahi dute. Gizonak ez du harekin ezkontzeko inolako gogorik, eta luxuzko prostituta bati eskatuko dio bere emaztea izan dadin, jabegaiarekin ez ezkondu behar izateko.

Bikaina da Lumière Institutuaren proposamena: Lumière Classics labela du filmak; bertsio zaharberritua joan den Lumière Emanaldietan proiektatu zuten, eta hona zer esan zuen Bertrand Tavernierrek Danielle Darrieux aktore protagonistari buruz: "bikaina izan zen bizitza osoan".

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978-1991

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 12tik apirilaren 21era arte Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Randa Maroufiren Bab Sebta erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: Salma Mochtari

Diseinua: Azul Prusia

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Arte garaikideak eta arkitekturak elkarrekin zer duten eta espazioaren ideia ulertzen nola laguntzen duten argitzen saiatzea proposatzen du ikastaro honek. Zoruek, hormek eta sabaiak mugatzen duten edukiontzi bat baino zerbait gehiago da espazioa. Bere tenperatura, ehundura, tonalitatea, izaera, historia-geruzak, helburuak, funtzionaltasunak, politikak eta gatazkak dituen bilgarria da. Horrek guztiak asmoen eta sentsibilitateen transmisore bihurtzen du espazioa. Arkitektoa eta artista espazio baten baldintzak eta ezaugarriak irakurtzen eta hautematen trebatzen dira, eta, beren proposamenekin, entitate materialak eta sentsorialak eraikitzen dituzte.

Ikastaroaren helburua da espazioan eta hura osatzen duten objektu eta materialetan inprimatuta geratzen den irakurketa hori azaleratzea.

Ikastaroaren zuzendariak Ula Iruretagoiena arkitektu eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea eta Miren Vadillo Artearen Historian dokotorea eta UPV/EHU-ko Letren Fakultateko irakasleak dira. 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

1. saioa - urtarrilaren 16a
Ula Iruretagoiena eta Miren Vadillo.
Ikastaroa eta edukien aurkezpen saioa

2. saioa - urtarrilaren 23a
Virginia López de Maturana.
Oroimenerako tokiak Gasteizen

3. saioa - otsailaren 6a
Haiek (Ion Arregi & Martín Ferrán).
Eskoratzen bat

4. saioa - otsilaren 13a
Garazi Ansa. (Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Garazi Ansak ezin izango du klasea eman, eta Enrique Martínez Goikoetxea Artium Museoko bildumaren kontserbatzailea arduratuko da zeregin honetaz)
Elkarrekin ehotako elkarrizketak. Museoak zeharkatzen dituzten gurputzak

5. saioa - otsailaren 20a
Onintza Etxebeste.
Arkitektura hedatuaren narratibak

6. saioa - martxoaren 5a
Iskandar Rementeria.
Paisaia (kulturala) desnaturalizatzea. Gogoeta bat Euskal Herriko Artea abiapuntu hartuta

7. saioa - martxoaren 12a
Estíbaliz Sádaba.
Azpikoz gain jarritako espazioak

8. saioa - martxoaren 19a
Ula Iruretagoiena eta Maite Vadillo
Ibilaldia Artium Museoaren espazio publikoan

 

Urtarrilaren 16tik martxoaren 19ra, asteartero, 18:00-20:00 (urtarrilaren 30a eta otsailaren 27a izan izak)

Artium Museoaren adiskideak eta Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleak: doan. Gainontzeko ikasleak: 25 €. Prezio orokorra: 60 €

Izena emateko epea zabalik dago artium.eus webgunean eta museoko leihatilan bertan

 

Publicado en Jarduerak

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean   

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zazpigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.

Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.  

Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta

 

Urtarrilak 11, osteguna (ordutegi berezia zikloaren inaugurazioa dela eta: 18:00etan)

Oppenheimer. Christopher Nolan, 2023 

Proiekzioaren aurretik, Igor Campillok, UPV/EHUko Zientzia Fisikoetan doktore eta Euskampus Fundazioko zuzendariak, zikloari hasiera emango dio Robert Oppenheimer fisikariari buruzko hitzaldi batekin.

J. Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.

 

Urtarrilak 18, osteguna
Semmelweis. André de Toth, 1940

Aurkezlea: Miguel Angel Goenaga. Medikua, Donostiako Ospital Unibertsitarioa. OSI Donostialdea

Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat  emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.

 

Urtarrilak 25, osteguna
Memorias de África.  Sydney Pollack, 1985

Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias. Biologoa, UPV/EHU eta DIPC

Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys  hiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin. 

 

Otsailak 1, osteguna
Ekaitz perfektua. Wolfgang Petersen, 2000

Aurkezlea: Onintze Salazar. Fisikaria, Euskalmet eta Tecnalia.

1991ko Halloween egunean, gizakiak zein itsasontziak hiru sistema meteorologikoren aurka borrokan ari dira: hirurek ere ustekabean talka egin dute, eta historia modernoko ekaitzik handiena eta basatiena sortu dute: "ekaitz perfektua". 

 

Otsailak 8, osteguna
Bomshell: La historia de Hedy Lamar. Alexandra Dean, 2017

Aurkezlea: Maia García-Vergniory. Fisikaria, DIPC eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids

Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen
1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat
zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.

 

Otsailak 15, osteguna
Tiempo de silencio. Vicente Aranda, 1986

Aurkezlea: Itziar Alkorta. Biokimikaria, UPV/EHU

Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak “El Muecas” izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko. 

 

Otsailak 22, osteguna
Plan 75. Chie Hayakawa, 2022

Aurkezlea: Itziar Vergara. Medikua, IIS Biogipuzkoa.

Etorkizun distopiko batean, Japoniako Gobernuak 75 PLANA abiarazi du, adinekoak beren bizitza amaitzera bultzatzen dituen programa bat, azkar zahartzen ari den biztanleriaren karga soziala eta ekonomikoa arintzea helburu duena.

 

Otsailak 29, osteguna
Baby Hezten. Howard Hawks, 1938

Aurkezlea: Javier Aizpurua. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque

David Huxley paleontologoak itxura ona eman nahi du Random andre aberatsaren aurrean, zeina aztertzen ari baita Huxleyren museoari milioi bat dolar dohaintzan emateko aukera. Ezkondu aurreko egunean, Huxleyk Susan Vance  ezagutuko du, Random andrearen iloba gazte eta alaia. Vance abenturazale zoro samarra da, eta berehala maiteminduko da zientzialari puritanoaz.

 

Martxoak 7, osteguna
Mars Express. Jérémie Périn, 2023

Aurkezlea: Amaia Bernaras. Ingeniari informatikoa, Computer Engineer eta Euskadiko Parke Teknologikoa

2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa. 

 

Martxoak 14, osteguna
Theater of thought. Wener Herzog, 2022 

Aurkezlea: Aitzol Garcia Etxarri. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque. Kolaborazio berezia: Rafael Yuste, Columbia Universityko neurobiolologoa.

Werner Herzog zinemagile mitikoaren lentearen bitartez, Theatre of Thought gogoa eta kontzientzia aztertzeko bidaia
bizigarri bihurtzen da. Hala, gure pentsamenduak egiaz kontrolatzen ote ditugun zalantzan jartzeko gonbita egiten digu,
edo, aldiz, gure burmuinak etorkizun ez hain urrunean kontrol mentaleko teknologien mende egongo ote diren pentsatzekoa. 

  

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztu zen Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen gisa planteatu da. Erakusketa hura 70eko hamarkadan, Bilboko Arte Ederren Goi Eskola sortu zenean gelditu bazen edonor denok inor ez erakusketak 1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen du, eta Euskadiko arte-hezkuntzaren instituzionalizazio-prozesuei erreparatzen die.

Era berean, erakusketak arreta berezia eskaintzen dio Bilboko Arte Ederren Goi Eskola Fakultate bihurtu eta 1978an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sartu zeneko uneari. Baina baita eredu akademikoek gutxiago markatutako irakaskuntza bat eskatzen zuten ikasleen eskaerei eta eskolan lehenik eta fakultatean geroago parte-hartze zuzenagoa izatea eskatzen zuten beste euskal artista batzuen eskaerei ere.

Testuinguru horretan, gainera, UPV/EHUren Unibertsitate Hedapenerako Ikastaroak garatu ziren, Estatuko lehenengoetakoak izan zirenak, eta horien artean zegoen Luis María Iturrik zuzendutako antzerki-lantegia, bere ikasleak Akelarre konpainiako laguntzaile bihurtu zituena. Bilboko Errekalde auzoko bizilagunen ekimen gisa, Errekaldeko Herri Unibertsitatea sortu zen, lehen ikasturtetik prestakuntza artistikoa barne hartu zuena.

Urte horietan, mugimendudun irudiek gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten, eta eremu horretako prestakuntza funtsezkoa bihurtu zen, Video Nou-k Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Gelan 1979an antolatutako Bideoari buruzko Informazio Asteak, 1982 eta 1984 bitartean garatutako Donostiako Bideo Jaialdiaren prestakuntza-programak eta 1988an Gasteizen Irudi eta Teknologia Berrien Zentroa (CINT) sortu izanak agerian uzten dutenez.

Ibilbide honek, izenburutik hasita, Juan Luis Moraza artistak Artelekun, Donostian, 1991n zuzendutako Cualquiera todos ninguno mintegia dakar gogora. Erakunde horrek 1987an ireki zituen ateak, eta paper garrantzitsua jokatu zuen, ez bakarrik ekoizpen-zentro gisa, baita artistek eta teorikoek emandako ikastaro eta lantegien bidezko prestakuntza-gune gisa ere. Artelekun garatu ziren jarduerak izango dira Euskal Herriko arte-arloko hezkuntza-praktikei buruzko erakusketa sail honen hirugarren kapituluaren ardatz.

Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara.

* [Irudia: Pedro Guasch, Anatomia-gela, Arte Ederren eskola, UPV/EHU, Sarriko, Bilbo, ca. 1980. Artistaren adeitasunez]

Artelanen zerrenda Argitalpena

Publicado en Erakusketak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand