Argitalpen hau Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak - Artium Museoak 2022ko azaroan antolatutako Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen XI. Topaketen esparruan burutu da. Edizio honetan museoetako eta ondare- erakundeetako artxiboen eta dokumentu-funtsen gaia jorratu da.

Edizio honetan, besteak beste, ondare-zentroetako proiektuak garatzeari, artxibo eta bilduma berezien kudeaketari, informaziorako sarbide integralari eta dokumentu-funtsetako genero ikuspegiari heldu zaie.

Parte hartzaileak: 

Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegi eta Dokumentazioaren arduraduna; Olimpia López Rodríguez. Galiziako Xuntako Artxiboetako Goi Mailako Fakultatiboa; Albert Díaz Mota. Dokumentazio Zentroaren burua. Bartzelonako Museu del Disseny; María José Balcells. Dokumentu-funts historikoen arduraduna. Bartzelonako Museu del Disseny; Alicia Pastrana García. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Bilduma Digitalen Arloko burua; Nausica Sánchez. Hezkuntza- eta Ikerketa-arduraduna – Chillida Leku museoa; Ixiar Iturzaeta. Artxiboaren eta Liburutegiaren arduraduna - Chillida Leku museoa; Andra Darlington (online). Bilduma Berezien Kudeaketako burua, Getty Ikerketa Institutua; Ana Martí Testón. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta REMED Museoen eta Estrategia Digitalen Sarearen zuzendaria; Yolanda Cardito Rollán. Pradoko Museo Nazionalaren Artxiboko kudeaketa-teknikaria; Laura Pelayo González. Artearen Historian eta Teorian doktorea, Reina Sofía Museoko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko liburutegi-fakultatiboa; Jose Antonio Sainz Varela. Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren burua; Silvia Rodríguez. Dokumentazioaren eta Inbentarioaren arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua; Irene Cardaba. Zaharberritze eta kontserbazio-arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua; Pilar Cuerva Castillo. Museu Nacional d 'Art de Catalunyako Ikerketa eta Ezagutza Zentroaren (CREC) burua

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Liburu honek 2019an eta 2021ean Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan-Artium Museoan emandako Begirada Feminista ikastaroko hitzaldiak biltzen ditu.

Argitalpen hau Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium museoaren euskal emakume artisten, praktika artistikoen eta artearen teoria feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak antolatutako ekintzei loturik argitaratu da. Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa arte eta pentsamendu feministan espezializatutako gunea da, euskal emakume artisten eta rakundearen programekin eta bildumarekin lotutako emakume artisten lanak ikertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa eratua.

Testuak: Xabier Arakistain, Monica Bonvicini, Anna Caballé, Mari Chordà, Erreakzioa (Azucena Vieites y Estíbaliz Sádaba), Carmen Gaitán Salinas, Gema Intxausti, Elke Krasny, Lourdes Méndez, Elena Mendizabal, Lara Perry, Rosa Rius, Amy Tobin, Giovanna Zapperi.

Diseinua: Habemus

 

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 6tik 2024ko apirilaren 7ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Carolina Caycedo artistaren Adiskideen lurraldea erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Manuela Ochoa, Carolina Caycedo, Catalina Lozano

Diseinua: Olga Casellas Badillo

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 6tik 2024ko urtarrilaren 7ra arte Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Naomi Rincón Gallardoren Soneto de alimañas erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: Itala Schmelz, Mauricio Marcin

Diseinua: Azul Prusia

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko irailaren 22tik abenduaren 10era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Nerea Lekuonaren Idealak / Ideales erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: José Ramón Cuesta Astobiza

Diseinua: Gorka Eizagirre

 

Eskuliburua jaitsi (pdf)

Eskatu argitalpen hau

Publicado en Artium Argitalpenak

 

Nerea Lekuonak (Vitoria-Gasteiz, 1976) Idealak / Ideales erakusketan bere azken aldiko bi lanen arteko elkarrizketa aurkezten du. Bi mural handi dira, elementuak eta kontzeptuak elkartuz osatuak, eta Trantsizio politikoaren inguruan gatazkan dauden kontakizunen arteko espazioan kokatzen dira.

Arabako Gobernu Zibilaren artxiboan egindako ikerketa baten ondorioz, Lekuonak Laboratorio en Transición izeneko lan bat burutu zuen. Ehundik gora objektu ditu, memoria duten materialak, hala nola penintsulako argazkiak, dokumentuak, planoak eta mapak, artistak froga-eremu gisa esku hartutako objektu multzo bat, Trantsizioko urteetan boteretik zabaldutako irudimen politikoarekin eta mezuekin jolasten dutenak.

Erakusketa honetarko bereziki ekoiztuta izan den Consignas lanean, Lekuonak eskuz diseinatu eta formalizatu ditu Euskal Herriko kaleetan egindako aldarrikapen eta protestetatik ateratako hitzak. Une baten memoria, artistak —emantzipazioko proiektu kolektiboei eta haien baliabideei buruzko bere azterketan— orainaldian kokatzen duena.

Argitalpena

Erakusketa Testuinguruak bilduma batetik abiatuta programaren barruan dago. Erakusketa ziklo horrek berriki museoaren funtsetan sartu diren artisten ekoizpena ezagutarazten du.

Publicado en Erakusketak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 24tik irailaren 24ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Everything Near Me erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: María Palacios

Diseinua: Azul Prusia

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 10etik uztailaren 30era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Itziar Okariz, Catalina Lozano

Diseinua: Habemus Estudio

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Z aretoa programako Everyting Near Me erakusketaren inaugurazioa dela eta, Laida Lertxundi artista eta zinemagilearen eta Catalina Lozano Artium Museoko Komisario buruaren arteko solasaldia antolatu dugu aretoan bertan.

 

Ekainaren 25ean, 17:00etan
Laida Lertxundi eta Catalina Lozanoren arteko solasaldia
Z aretoa. Sarrera doan, toki mugatua.
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus-en

Publicado en Jarduerak

Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 2tik abenduaren 10era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Julia Spínola artistaren Persona, foto, copia erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testuak: Marc Navarro, Catalina Lozano

Diseinua: Álvaro Cánovas, Ignasi Ayats

 

Argitalpena jaitsi (pdf)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak
1. orrialdea (guztira 3)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand