Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni, erakusketaren katalogoa, Artium Museoak, Boloniako Arte Garaikidearen Museoak (MAMbo) eta Corraini Edizioni-k argitaratua. Proiektuak Muntadasen sormen-ibilbidearen zeharkako panoramika bat aurkezten du, joan den mendeko 70eko urteetatik gaur egunera artekoa. Alde horretatik, erakusketa erreferentzia eta lotura batzuk ezartzen saiatzen da garai eta toki desberdinetan egindako obra, proiektu eta esku-hartze batzuen artean. Horiek, oro har, Muntadasen lanean behin eta berriz agertzen diren gai batzuei buruzko hausnarketa egiteko bidea ematen baitute: boterearen mekanismoak, kontrol-gailuak, kapitalismo transnazionala eta informazioaren eta komunikazioaren manipulazioa. Artiumek eta MAMBOk ekoitzi dute Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni erakusketa.
Círculo de Bellas Artes, Madrid
17/10/2019 - 19/01/2020
Museo de Bellas Artes de Bilbao, Bilbao
11/02/2020 - 13/09/2020
erakusketa exposición exhibition
Otras obras en exposición:
Vicente Ameztoy
[Sin título], 1975
Sala Verónicas, Murcia
11/10/2019 - 06/01/2020
erakusketa exposición exhibition
Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla
11/10/2019 - 09/02/2020
erakusketa exposición exhibition
Azkuna Zentroa, Bilbao
19/09/2019 - 17/11/2019
erakusketa exposición exhibition
katalogoa catálogo catalogue
Juan Carlos Meana. NOS[ YO ]OTROS erakusketaren katalogoa, Artium Museoak argitaratua. Meanak, erakusketa honetan, hausnarketa egiten du pertsonak komunitatearekin duen harremanaz eta nortasun indibidualaren mugez, bai kanpoko munduari, bai norberaren barneko munduari dagokionez. Artistaren azkenaldiko obren kopuru garrantzitsu bat biltzen du erakusketak, bere lanaren aurreko aldien zenbait erreferentziaz gainera. José Angel Artetxe da NOS[ YO ]OTROS erakusketaren komisarioa, eta Artium arduratu da ekoizpenaz.
Javier Hernández Landazabal. Galduaz eta berreskuratuaz erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek argitaratua.
Erakusketak hamar eskultura eta haietako bederatziren margolanak aurkezten du, 1993tik aurrera eginakerak. Guztiak daude modu geldi eta arretatsuan landuak, eta prozesuaren konplexutasuna ez da bazterreko elementu bat. Horren emaitza «instalazio» txit barroko, dramatiko eta teatralak dira. Galduaz eta berreskuratuaz Artium-ek ekoitzitako erakusketa da.
"Riflepistolacañon. Jacobo Castellano" erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek eta Turner-ek argitaratua. Erakusketak nahiko garbi erakusten du Jacobo Castellanok bere lehen saioetatik gaur egunera arte —txatalak eta hondakinak gainditzeko jardun batean oinarritua— izan duen bilakaera. "Riflepistolacañon" Artium-ek eta CAAC Centro Andaluz de Arte Contemporáneo-k ekoitzitako erakusketa da.
© 2021 Artium