Erakusketa honetan Inés Medina (Caceres, 1950) artistaren ikerketa plastikoa aurkezten da, hasi haren lehen esperimentazio monokromoetatik, 1978an eginak, eta 90eko hamarkadaren erdialdera arte. Sailka antolatutako proiektu honek artistaren ibilbidearen lehen bi hamarkadak hartzen ditu, abstrakzio geometrikoan eta ordenagailuaren erabileran —irudien neurketari eta sorkuntzari buruzko ikerketan— oinarrituak.
© 2025 Artium Museoa.