Adiskideak

20 urte, 20 arrazoi baino gehiago

Eskerrik asko adiskideei beren arrazoiak emateagatik eta museoari ahotsa eta aurpegia jartzeagatik.

 

Zuk ere artea eta kultura zabaltzeko proiektuan parte har dezakezu Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin batera.

Bat egizu Museoaren Adiskideen Programarekin: garrantzi handiko laguntza emango diozu museoari.

Gainera, erakusketetarako sarrera librea eta lehentasuna edo sarrera esklusiboa izango duzu beste jarduera askotan, eta beste zenbait abantaila, onura fiskalak barne.

 

Jarduerak eta berriak

Néstor Sanmiguel Diest-kin solasean, La peripecia del autómata erakusketa inuaguratu aurretik

2022ko ekainaren 23an, 18:00etan.
Artium Museoaren Adiskideentzako jarduera.

Toki mugatua. aldez aurretik egin behar da erreserba, 945209020 telefnoan. 

Erakusketaren inaugurazioa

2022ko ekainaren 24an, 18:00etan
19:00etan ardo/freskagarri bat eskainiko da Museoko Plaza aretoan

Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata

 

Udako tailerrak 2022: Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk

Naturako gaiak irudikatuko ditugu, eta, horretarako, itsas hondoaren, mendien eta beste leku askoren diorama tridimentsionalak eraikiko ditugu; gero, habitat bakoitzean aurki ditzakegun animalia eta landareak irudikatuko dituzten eskulturak sortuko ditugu.
Horri guztiari esker, teknika artistiko ugari aztertu ahal izango ditugu.

Jarduera hori aire zabalean egingo da, eguraldia lagun.

Ekainaren 28tik irailaren 2ra, asteartetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.
11:30etik 13:30era
6-12 urte bitarteko haurrentzat.
Tailer elebiduna. Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea, baina jarduera bete egingo dela beldur bazarete, deitu tokia gordetzeko 945209020 telefono zenbakira.

ARTIUM MUSEOAren Adiskideen abantailak

Adiskide motak

Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak

Emaila Artium Museoaren Adiskideak Facebook-en

Bat egin  Oparitu arte garaikidea  Artium Museoaren Adiskideen liburuxka

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand