Arabako Artium Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundea, 2001eko otsailean sortu zen, Arabako Foru Aldundiaren ekimenaren ondorioz. Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, kudeatzea eta zuzentzea du helburu nagusi.
Fundazioak bere eginkizunen artean ditu museoaren balio kulturaleko ondasunak zaintzea, Artium Museoaren ondarearen ezagutza bultzatu eta zabaltzea eta, oro har, kultura sustatzea. Fundazioa sakonago ezagutu nahi baduzu, bisita ezazu gure Gardentasunaren ataria.
Artium Fundazioaren Patronatua osatzen dute museoa sortu eta abian jartzeko ekimenean parte hartu zuten erakunde publikoek, batetik, eta Fundazioko Kide Korporatiboen Programan parte hartuz Babesle Pribatuaren izaera lortzen duten erakunde pribatuek, bestetik.
Patronatuak bere eginkizunen artean ditu sortzean ezarri zitzaizkion helburuak betetzen direla zaintzea, Fundazioa kontrolatzea, aurrekontuak onartzea, eta Fundazioaren eta gizartearen arteko zubia izatea.
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Artium Fundazioa Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatu du
Funko Fundazioen Euskal Konfederazioaren kidea da Artium Fundazioa.