Asteartea, 2019(e)ko Abenduaren 10a 10:44

Joxerra Melguizo, Artiumen, Artistak gurean programan

Museoko Bildumako zenbait lanen egilea da, besteak beste Sujeto y predicado bideo-instalazioarena

Joxerra Melguizo artistak Artistak gurean programan parte hartuko du bihar, asteazkena, abenduak 11. Hitzaldi-programa horrek Arte Garaikidearen Euskal Museoko Bilduman dauden sortzaile batzuekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du. Artiumek gordetzen dituen funtsetako zenbait artelanen egilea da Melguizo, besteak beste, Sujeto y predicado (ensayos de percepción), bideo-instalazioarena, indarkeriaren ikuspegi kritikoa, artearen historiari erreferentzia eginez. Topaketa horiek arte garaikidea errazago ezagutzeko balio dute, eta EDPren babesa dute. Melguizoren hitzaldia 19:00etan hasiko da eta Emanaldi-aretoan eta Museoko obra-biltegietan izango da, sarrera librearekin.

Bere esku-hartze eta instalazioetan, Joxerra Melguizok (Vitoria-Gasteiz, 1968) lan kritikoa aurkezten du artearen historiarekin, hizkuntzarekin, jakinduriarekin eta naturarekin esperimentatu eta hitz egiteko, argazki- eta ikus-entzunezko formatuetan biltzen duena. Artium Musearen Bildumako hiru artelan egin ditu: Paisaje (1995) argazki-instalazioa, La medida del espacio (línea de tierra) (1996) esku hartutako argazkia eta Sujeto y predicado (ensayos de percepción) (2001-2002) bideo-instalazioa.

Artistak gurean programak hilean behin publikoa eta Artium Bilduman ordeztuta dauden egileak elkartzea proposatzen du. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioetan, artistek sormen-prozesuari nola ekin azaltzen dute Museoko Emanaldi aretoan, eta obra edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, erakusketa-aretoan, solasaldiak aurrera jarraitzen du Artium Bildumako dagokion erakusketan ikusgai dagoen obraren edo lanen aurrean.

Topaketa-formatu horrek aukera ematen die bertaratzen diren ikusleei sortzaileekin elkarreraginean aritzeko, zuzeneko kontaktuaren bidez elkarrizketa eta euskal eta espainiar artearen sorkuntza garaikidearen eta obra adierazgarrien ezagutza sakonagoa errazteko. Saio guztiak arratsaldeko zazpietan hasten dira.

Artistak gurean
Joxerra Melguizo, Paisaje, La medida del espacio (línea de tierra) eta Sujeto y predicado (ensayos de percepción) lanen egilea
Abenduaren 11n, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan
EDP Fundazioaren babesarekin

Artistak gurean. Joxerra Melguizo   Artelanen fitxak (katalogoa)  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand