Zuk ere artea eta kultura zabaltzeko proiektuan parte har dezakezu Artiumekin batera.
Bat egizu Museoaren Adiskideen Programarekin: garrantzi handiko laguntza emango diozu Zentro-Museoari.
Gainera, lehentasuna edo sarrera esklusiboa izango duzu beste jarduera askotan, eta beste zenbait abantaila, onura fiskalak barne.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu 945 20 90 20 telefono-zenbakira eta eskatu Adiskideen zerbitzuarekin jar zaitzaten. Mezu elektroniko baten bidez ere egin dezakezu, ondoren ikusten duzun esteka erabiliz, eta baita Artiumen Adiskideen Facebook-eko orrian sartuta ere.
Jarduerak eta berriak
New Yorkek zain egon beharko du. Bien bitartean, Veneziako Biennale-ra goaz
Zuetako askok dakizuen bezala, New York zegoen aurtengo urterako aurreikusitako bidaia-programaren barruan; zehatzago, Whitney Museum of American Art-en biurtekora joatea zen asmoa.
Hala ere, eta aukera batzuk eta besteak aztertu ondoren, bidaia hori alde batera uztea erabaki dugu oso bidaia garestia zelako eta askorentzat gehiegizkoa izango zela pentsatuta. Baina ez dugu anmore eman nahi izan eta beste formularen baten bila jarraituko dugu etorkizunean jomuga hori eta esperientzia hori ezagutu ahal izateko, baina kostua murriztuz.
Bien bitartean, beste bidaia bat prestatu dugu, eta honek ere betetzen du 2019an hiri oso bat arte garaikidez horditurik dagoen unean hartaz gozatzeko Artiumen Adiskideen Programaren xedea. Ba ote da horretarako Veneziako Biennale-a baino ezer hoberik? Urriaren 19tik, larunbata, urriaren 22ra, asteartea, egingo da bidaia.
Urrian Veneziako Biennale-ren 58. ediziora: Garai interesgarriak bizi ditzazula
Artearen nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako bat
Programa
2019ko urriaren 19an: Vitoria-Gasteiz - Bilbo - Venezia07:45ean. Autobusez Vitoria-Gasteiztik Loiura
10:45ean. Bilbo-Venezia hegaldia. Iritsiera gutxigorabehera 13:00etan. Autobusez hotelera.
Arratsaldean, hiriaren bisita gidatua.
2019ko urriaren 20an: Venezia
I Giardini della Biennale lorategien bisita. Egungo eremuen artean, i Giardini della Biennale, da zaharrena eta hasierako nazio-pabiloiak biltzen dituena. Jatorria ezagutzeko Biennale-aren bigarren ediziora (1897) jo behar dugu. Erakusketa nazioartekoa zela eta, italiar artistek ez zuten behar adina leku izan beren lana Palazzo dell’Esposizione-n ikusgai jartzeko, eta hura zen garai hartan zegoen erakustareto bakarra. 1907an, leku zabalago baten eskariaren aurrean, Antonio Fradeletto-k, Biennale-aren idazkari nagusiak, atzerriko artisten lanak, i Giardini-ren esparruan eraikiko ziren nazio-pabiloietan kokatzea proposatu zuen. Estrategia horri esker artista italiarrentzat Palazzo dell’Esposizione-n leku gehiago izateaz gainera gastu handiak ekidin ahal izan ziren eta nazioarteko artisten etengabeko parte-hartzea ziurtatu zen. Eskainitako erakusleiho hartaz baliatu ziren lehenak potentzia kolonialak izan ziren: 1907an eraiki zen lehendabiziko nazio-pabiloia, Belgikakoa, ondoren, 1909an Alemaniakoa, Hugariakoa eta Britainia Handikoa, eta 1912an Frantziako eta Holandakoa. Atzerriko pabiloien bigarren boladan Espainia (1922), Estatu Batuak (1930), Danimarka eta Suitza (1932) eta Austria (1034) sartu ziren. Gerra ondoren hirugarren eskari-bolada bat izan zen, hala ere, lur-zorua oso beteta zegoenez ez zitzaien eskatzaile guztiei baimena eman. Onartutakoen artean ondokoak aipatuko ditugu: Japonia (1956), Finlandia (1956), Kanada (1958) eta Brasil (1964).
2019ko urriaren 21ean: Venezia
10:00etatik 11:30era El Arsenale-ren bisita gidatua. Bertan eremu bikain horren xehetasun batzuk ezagutuko ditugu. Ondoren, denbora librea pabiloiak eta proposamenak ikusteko. El Arsenale Veneziako —eta Europako— ekoizpen-zentro handiena izan zen industriaurreko garaian. Eraikin multzo handi bat zen, bertan egiten ziren Serenissima-ren flotak eta, beraz, hiriaren botere ekonomiko, politiko eta militarraren sinbolo bat zen. 1980an 1. Artkitekturako Nazioarteko Erakusketa egin zenetik aurrera Biennale-aren erakusketa-leku bihurtu da el Arsenale. Handik aurrera atal irekiko arte-erakusketak egin dira eremu horretan. Zenbait nazio-pabiloi ere badago bertan, hala nola Txinakoa, Argentinakoa eta Txilekoa.
2019ko urriaren 22an: Venezia - Bilbo - Vitoria-Gasteiz
Hotelean gosaldu eta denbora librea aireportu aldera ateratzeko ordura arte. Hegaldiaren irteera 15:50ean da, eta Loiuko aireportura 18:10ak inguruan iritsiko gara.
Autobusez Vitoria-Gasteizera.
Prezioa laguneko: 1.180 euro Artiumen Adiskideentzat eta 1.400 euro gainerakoentzat.
Gela bikoitza pertsona bakarrak erabiltzearen gehigarria 400 eurokoa da.
Erreserba egiteko epea Artiumen Adiskideentzat: uztailaren 22tik aurrera, astelehena. Gainerakoentzat: abuztuaren 12tik aurrera, astelehena.
Erreserbak: Viajes Araba (Siervas de Jesús kalea, 2. Vitoria-Gasteiz). Telefonoa: 945.281.688. Arretako pertsonak: Ana Belamendia eta Maite Díaz de Corcuera.
Zer sartzen den
- Hegazkin-txartela (Volotea)
- Autobusezko joan-etorriak: Vitoria-Gasteiz –Loiuko aireportua – Vitoria-Gasteiz
- Autobus bidaiak : aireportua - hotela - aireportua
- 3 gau Al Sole Hotelean (ostatua eta gosaria)
- Ostatu-tasak
- Veneziaren bisita-gidatua
- Biennale-ko sarrera
- Bidaia-asegurua
- Gida bidaia osoan (Vitoria-Gasteiztik bertatik)
2019ko Veneziako Biennale-ri buruzko informazioa Al Sole hotelari buruzko informazioa
ARTIUMEN Adiskideen abantailak
- Museoaren Adiskidearen txartel pertsonalizatua.
- Txartelaren jabearentzat erakusketetarako sarrera doan.
- Aldi baterako erakusketa guztien inauguraziora etortzeko gonbit-txartela.
- Erakusketak inauguratu aurreko bisita gidatua, Museoaren Adiskideentzat bakarrik. Ahal denean, artistaren edo erakusketaren komisarioaren beraren gidaritzapean.
- Hilean behin, bisitaldi gidatu esklusiboa.
- Zentro-Museoaren jarduera guztiei buruzko informazio erregularra.
- Jarduera paraleloetan parte hartzeko beherapenak (batzuk doakoak izango dira).
- Zentro-Museoak antolatutako bidaia, bisitaldi kultural eta jarduera antolatuetan parte hartzeko lehentasuna edo beherapenak.
- Dendan salgai dauden Artiumen argitalpenetan beherapena (%40).
- Dendako salerosgaietan beherapena (%10).
Onura fiskalak
*Arabako Artium Fundazioak egiten dituen jarduerei lehentasunezko izaera aitortzen zaie Irabazi Asmorik gabeko Entitateen Zerga Erregimenei eta Babesletzaren Eragingarri Fiskalei buruzko uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauaren 29. artikuluaren arabera. Artiumen Adiskideen onura fiskala ekarpenaren %30 da, indarrean dagoen araudiaren arabera. Artiumen Adiskideen liburuxkaadiskide Motak
Banako adiskidea
Ekarpena: urtean 40 euro.
Adiskide profesionala
Artium Fundazioaren Kide Korporatiboen Programaren barruan Babesle, Enpresa Babesle edo Erakunde Laguntzaile gisa inskribaturik dauden erakundeen kideek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 35 euro.
Adiskide saritua
18 urtez azpikoek eta ikasketa homologatuak egiten ari diren ikasleek, pentsiodunek eta 65 urtez gorakoek, langabeek eta lanbide arteko gutxieneko soldata irabazten ez duten pertsonek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 25 euro
Familia adiskidea
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du.
Ekarpena: urtean 60 euro
Familia saritua
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du. Familiaren arduradunetako batek Adiskide sarituaren baldintzak betetzen baditu ezarriko da.
Ekarpena: urtean 38 euro
Bat egizu. Bete eta bidali datu-orri elektroniko hau, eta denbora gutxi barru zurekin harremanetan jarriko gara.
Artium opari. Artea maite dutenentzat oparirik onena. Bete eta bidali datu-orri elektroniko hau, eta denbora gutxi barru zurekin harremanetan jarriko gara.
Gehiago jakiteko, deitu 945 20 90 34 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: kideak@artium.org
Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak
- Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala:
sarreran beherapena (%50)
dendan beherapena (%10 Katedralaren argitalpenetan eta %5 gainerako salerosgaietan). - Bilboko Arte Ederren Museoa:
sarreran beherapena (50%). - Euskadiko Orkestra Sinfonikoa:
Abonualdian Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean egiten diren kontzertuetarako "tarifa berezia" - Donostiako San Telmo Museoa
sarreran beherapena (50%)
Emaila Artiumen Adiskideak Facebook-en
Bat egin Artium oparitu Artiumen Adiskideen liburuxka